XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Dijoazela, Puljentzi'ri) Zuk itxoin zazu emen txanda etorri arte. (Bijoaz).

Puljen[tzi] - Bai, bai.

VI AGERRALDIA. PETRIKILLO ta PULJENTZI

Petri[killo] - (Sarturik) Zu al ziñan? Ez didazute uzten mokau bat pakean artzen.

Puljen[tzi] - Gaizki dagonak ez bait du itxoin nai izaten...

Petri[killo] - Orain ere sorginkeriren bat ba al degu?

Puljen[tzi] - Ni sorgin ba nazu zu azti: biok lanbide bat degu, jendea sendatzea.

Petri[killo] - Ortan ere mailla askotxo dira. Gu sendagilleok sendatu ta osatzeko gaude. Zuek erditu arazi ta...

Puljen[tzi] - Ain zuzen laguntza billa natorkizu bada. Emakume gazte bat daukat aurregiteko ta asiberria dala-ta larri dabil... eta nabil. Zuk ikustea nai nuke.

Petri[killo] - Begira Puljentzi, leen ere esan izan dizut ni ez nazula partero, emagin edo sabela ustu arazten duten oietakoa. Ori zuretzako. Nik beste gaitz geienak sendatzen ditut, eta batik bat ezurrak konpontzen ditut, ezur zarrak noski. Baiñan ezur berriekin ez det sartu nai. Arazo ori ez da beti salda garbia izaten, beraz ¡or konpon! ta zoaz emendik...

Puljen[tzi] - Au da estuasuna! Aurra oker dator eta amak gaizki ibilli-bear du. Au da estuasun gorria!

Petri[killo] - Gaizki ba dator aski dezu medikuarengana joatea. Ori dezu onena. Zoaz bada lenbaitleen. Ni lanez buru gain nago ta jendea zai daukat; beraz...

Puljen[tzi] - A zer nolako istillua! Ez ote zaizkit ama edo aurra ilko beñepein? Noan bada.

Petri[killo] - Bai eta ez berriz nigana etorri kontu oriekin.

Puljen[tzi] - Jende aundi-maunditakoa izan ba'litz joango ziñan.

Petri[killo] - (Asarre) Ezetz esan dizut emagin, ¡sorgin!

Puljen[tzi] - Ta zu nor zaitugu? Ezur-konpontzaille Petrikillo alena ez bestena! (Bijoa).

VII AGERRALDIA. PETRIKILLO eta TOMAX

Tomax - Bakarrik al zaude?

Petri. - (Atean beste norbait dala oarturik) Sartu aurrera, sartu!